109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O L T Z A

Oltzako U.E.1 unitateko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2005eko uztailaren 28an egin bilkuran, bertzeak bertze, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea Oltzako U.E.1 unitatea garatzeko xehetasun azterlana, Joaquín Mencos Doussinague jaunak sustatua eta José Antonio Uribarri Quintana arkitektoak prestatua, eta E.H.A.E.O.k 2005eko otsailaren 9an ikus-onetsia, eta orobat onestea haren eranskina, arkitekto berak prestatua eta Elkargo Ofizialak 2005eko apirilaren 12an ikus-onetsia.

Bigarrena._Behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betetzeko.

Hirugarrena._Xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabost eguneko epean, aipatu Foru Legearen artikulu berak horrela xedatzen baitu.

Laugarrena._Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2005eko abuztuaren 8an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0517505