109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FITERO

Xehetasun azterlaneko aldaketa, 12-D exekuzio unitatekoa, hasiera batez onetsirik

Promociones Cavagar, S.L.k aurkeztu egin du xehetasun azterlaneko aldaketa, 12-D unitatekoa, lurzati banaketa aldatzeko eta bolumenen antolamendua berritzeko, hain zuzen ere unitate horretako 11.tik 15.era bitarteko lurzatietan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak agintzen du, ezarritako salbuespenak salbuespen, Plan Partzialak eta Garapenerako Plan Bereziak, lege bereko 76. artikuluko prozedurari jarraikiz tramitatu behar direla.

Txosten teknikoa ikusirik, horren haritik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei jarraikiz, osoko bilkurari egin zaio proposamena ondoko erabakiak har ditzan:

1._Hasiera batean onestea 12-D exekuzio unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa.

2._Agintzea hogei eguneko jendaurreko aldia has dadila, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Fiteron, 2005eko abuztuaren 10ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0517495