109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, Alde Zaharreko B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatearen birzatiketa proiekuko 5. lurzatian

Burlatako Udalak, 2005eko abuztuaren 3an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin.

1._Hasiera batez onestea kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, herri honetako Alde Zaharreko B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatearen birzatiketa proiekuko 5. lurzatiari dagokiona, lurrazpiko ondareko ondasun bilakatuko baita. Lurzati hori bi mila, ehun eta berrogeita lau metro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadro da; Agoizko Jabetza Erregistroko 2945. liburukia, 436. liburua, 115. orria, 25764. finka, lehenengo inskripzioa.

Kalifikazio juridikoaren aldaketaren xedea ondareko ondasun bilakatzekoa da, horrela aparkalekuak egin ahal izateko, ondoren besterentzeko.

2._Erabaki hau jendaurrean edukitzea hilabetean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0517492