109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I K A Z T E L U

Alkatetzaren ebazpena, 2005eko abuztuaren 3koa

Ikusirik Rafael Sagasti Azcona jaunak 052360 gora jotzeko errekurtsoa jarria duela, Deikazteluko Udalak 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez lur bat udal titulartasunekotzat deklaratu eta mugaketa egiteko espedienteari hasiera eman baitzitzaion.

Ebatzi dut:

1. Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoan agertzea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12. artikuluko hirugarren lerroaldean zehaztutako txostena igorriz, betiere osoko bilkurak onetsi ondoren eta administrazio espedientearen kopia eginbidetua ere igorrita.

2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ebazpen hau udal honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hamar egun balioduneko epean interesaturik egon daitezkeenak gora jotzeko errekurtsoan ager daitezen.

3. Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariari igortzea.

Deikaztelun, 2005eko abuztuaren 3an._Alkate udalburua, Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0517491