109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

680/2005 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako udako hizkuntz ikastaroak eta egonaldiak Kanadan" zerbitzuaren esleipena ebazten duena.

Saritutako ikasleen hautapenaren berri izanda eta kontuan hartuta kontrataziorako eratu den mahaiaren zehaztapenak, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du "Udako ikastaroak eta egonaldiak Kanadan" zerbitzua nori esleitu proposatzeko. Esleipen-hartzailea arduratuko da hilabeteko hizkuntz ikastaroak Kanadan antolatu eta prestatzeaz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Udako ikastaroak eta egonaldiak Kanadan" zerbitzuaren antolakuntza enpresa honi esleitzea:

_Red Leaf, S.L. (IFZ: B 80826654).

_56 ikasleko talde bat, Kanadara.

_Esleipenaren prezioa: 64.904 euro.

2. Enpresa esleipen-hartzaileari eskatzea behar den kontratua egin dezan eta esleipen prezioaren % 4ko bermea ordain dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 40. eta 42. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3. Esleipenaren gastu osoa, gehienez ere 64.904 euro, 2005eko aurrekontuaren "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako udako ikastaroak atzerrian" izeneko 422002 41540 2279 322900 kontusailari kargatzea (kontabilitateko espedientea: 40001452).

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nomina eta Red Leaf enpresari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0517340