109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T U T E R A

Udalaren Ur Batzordearen 2005eko aurrekontuko kreditu gehikuntzen espedientea hasiera batez onetsirik

Tuterako Udalak, 2005eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, Udalaren Ur Batzordearen 2005eko aurrekontu arruntean kreditu gehikuntzak egiteari buruzko espedientea onetsi zuen; guztira, 9.549,22 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko abuztuaren 1ean._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0517485