109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U X U E

Herrilarreen aprobetxamendua

Uxueko Udalak, 2005eko abuztuaren 25ean egindako bilkura arruntean, Herrilarreen aprobetxamendurako ordenantzari eta Nafarroako Toki entitateen ondasunen erregelamenduko (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua) xedapen aplikagarriei jarraikiz, erabaki zuen zortzi eguneko epeari hasiera ematea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek eskabidea eta herrilarreen aprobetxamendurako behar den dokumentazioa aurkez ditzaten, herritarrei herrilarreak zuzenean adjudikatzeko prozeduran. Dokumentazioa eta adjudikaziorako baldintzak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan.

Uxuen, 2005eko abuztuaren 30ean._Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L0518255