109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Futbol zelaiko aldagela berriak egiteko obren kontratazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen, 2005eko abuztuaren 26ko osoko bilkuran:

Kontratuaren xedea: Castejongo futbol zelaiko aldagela berriak egiteko obrak adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura murriztua, lehiaketa bidez eta tramitazio arrunta eginez.

Lizitazioaren aurrekontua: 1.078.201,25 euro, BEZa barne.

Kontratisten sailkapena:

_Hormigoiak: C taldea; 02 azpitaldea; C kategoria.

_Igeltserotza: C taldea; 04 azpitaldea; B kategoria.

_Zoladurak: C taldea; 06 azpitaldea; B kategoria.

_Aroztegi metalikoa: C taldea; 09 azpitaldea; B kategoria.

Baldintzen plegua: udal bulegoetan dago interesatuen eskura, jendea hartzeko orduetan.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak arte.

Agiriak non eta noiz irekiko diren: Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu bietan.

Obren proiektu teknikoa eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude, Carlos Sagasti kopia-dendan, Zaragozako etorbidea, 31, Tutera; telefonoa: 948-412133.

Proposamen eredua: baldintza administratiboen pleguan datorrena.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2005eko abuztuaren 26an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0518230