109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERRIOZAR

Udal Plana prestatzeko laguntza teknikoaren kontratua adjudikaturik

Berriozarko Udalak, 2005eko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, honako ebazpen hau eman zuen aho batez:

"Udal Plana prestatzeko laguntza teknikoaren kontratua adjudikatzea.

Ikusirik, Udal Plana prestatzeko laguntza teknikoaren kontratua lehiaketa irekiaren bidez adjudikatzeko izapidatu den kontratazio espedientea zein egoeratan dagoen.

Kontuan hartuz, horretarako irekitako epe baliodunean proposamen hauek aurkeztu zirela:

Loperena-Portillo, Arquitectos, S.L.; sarrera erregistroko zenbakia: 1812.

Gabriel Ros eta Patxy Francés, arkitektoak; sarrera erregistroko zenbakia: 1832.

Kontuan hartuz, Kontratazio Mahaiak proposatu duela Loperena y Portillo Arquitectos, S.L.ri adjudikatzea lehiaketa, proposamen hoberena hark egin baitu.

Ikusirik, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 88. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa; erabaki da:

Lehenbizikoa._Lizitazioko ekitaldia baliozko deklaratzea.

Bigarrena._Udal Plana prestatzeko laguntza teknikoaren kontratua Loperena y Portillo, Arquitectos, S.L.ri adjudikatzea, bera izan baita Udalbatzarentzat proposamenik hoberena egin duena, hirurogeita hemezortzi mila zortziehun eta laurogei (78.880,00) euroan, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, bere eskaintzari jarraituz eta baldintzen pleguari hertsiki lotuz.

Hirugarrena._Adjudikazio-hartzaileari eskatzea behin betiko bermea eratu dezala, erabaki hau jakinarazi eta 15 egun naturaleko epean, 3.155,2 eurokoa, bai eta klausula administratiboen pleguan zehazten diren gainerako agiriak ere.

Laugarrena._Alkate Benito José Ríos Ochoa jaunari ahalmena ematea Udalbatzaren izenean behar diren agiri publiko eta pribatu guztiak sina ditzan, erabaki hau bete dadin."

Berriozarren, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0517267