109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

679/2005 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleentzako udako hizkuntz ikastaroak eta egonaldiak AEBetan eta Irlandan" zerbitzuaren esleipena ebazten duena.

Ikasleen hautapena ikusirik eta kontuan harturik Kontratazio Mahaiak egin dituen oharrak, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako 2005. urteko udako hizkuntz ikastaroak eta egonaldiak AEBetan eta Irlandan" zerbitzua nori esleitu proposatzeko. Zerbitzuaren funtsa Irlandan edo Ameriketako Estatu Batuetan hilabeteko hizkuntza ikastaroak antolatu eta ematea da.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Udako ikastaroak eta egonaldiak Irlandan eta AEBetan" zerbitzua antolatzeko lanak enpresa honi esleitzea:

Step Language Services S.L. (I.F.Z.: B 48.549.174).

20 ikasleko talde bat, Irlandara.

41 ikasleko talde bat, AEBetara.

Esleipenaren prezioa: 76.250 euro.

2. Enpresa esleipen-hartzaileari eskatzea behar den kontratua egin dezan eta esleipen prezioaren % 4ko bermea ordain dezan, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 40. eta 42. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3. Esleipenaren gastu osoa, gehienez ere 76.250 euro, 2005eko aurrekontuaren "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako udako ikastaroak atzerrian" izeneko 422002 41540 2279 322900 kontusailari kargatzea (kontabilitateko espedientea: 40001451).

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaileari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Atzerriko Hizkuntzak Sustatzeko Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Step Language Services, S.L. eta She Herencia enpresei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0517459