109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ETXALAR

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru legean eta hura garatzeko erregelamenduan xedatutakoa bete asmoz, aditzera ematen da udal idazkaritzan jendaurrean egonen dela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik 15 egunez, ondotik aipatzen den instalazioari buruzko espedientea, ukituak gertatzen direnek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Interesatua: Mikel Irigoyen Irazoqui. Jarduera: abeltzaintzako ustiategia. Tokia: Lakain-Apezborro auzoa 15, Maritoneko borda.

Espediente honetan bateratuta dago aurreko espedientea.

Etxalarren, 2005eko abuztuaren 10ean._Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L0517614