109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179/2005 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiaren menpeko zerbitzuetako zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 3. idatz-zatiak ezartzen duenez, zerbitzuetako zuzendarien, atalburuen eta bulegoburuen eta hortik beheragoko beste unitate batzuen ordezkoak izendatzea, berariazko araurik ez dagoen kasuetan, hierarkian haien gainean dagoen organoari dagokio. Artikulu horretako 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

1. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, honako hauek ariko dira haren izenean, ondoko hurrenkerari jarraikiz:

1. Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

2. Antolaketa Zerbitzuko zuzendaria.

3. Informazio Sistemen Proiektuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

2. artikulua. Antolaketa Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, honako hauek ariko dira haren izenean, ondoko hurrenkerari jarraikiz:

1. Informazio Sistemen Proiektuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

2. Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

3. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

3. artikulua. Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, honako hauek ariko dira haren izenean, ondoko hurrenkerari jarraikiz:

1. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuko zuzendaria.

2. Informazio Sistemen Proiektuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

3. Antolaketa Zerbitzuko zuzendaria.

4. artikulua. Informazio Sistemen Proiektuetarako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, honako hauek ariko dira haren izenean, ondoko hurrenkerari jarraikiz:

1. Antolaketa Zerbitzuko zuzendaria.

2. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren zuzendaria.

3. Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Iruñean, 2005eko ekainaren 7an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0517498