100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Lizentziak ematea etenik herriko eremu batzuetan

Igantziko Udalak, 2005eko apirilaren 8an egindako bileran ondoko akordio hau onartu zuen:

Igantziko Udalak, herriko hainbat zoru ez urbanizagarrietan baldintza bereziak eta handiagoak eskatzea beharrezkoa ikusten du, kontuan hartuz herriko eremu bateko ezaugarriak eta baldintzak bereziak direla; horretarako, Igantziko Arau Subsidiarioak aldatuko ditu.

Hori dela eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 69. artikuluaren arabera, hirigintza planak hasiera batean onesteko eskumena duen administrazioari ahalmena ematen zaio, eremu batzuetan edo erabilera zehatz batzuetarako lurzatiketa lizentziak, eta eraiki eta eraistekoak ematea eteteko, hasierako onespena baino lehen; helburua da eraketa edo berritzea aztertzea. Behar bezain argi ezarriko da etete horrek zer eremu hartzen duen.

Ikusirik Udaleko arkitektoen txostena eta planoa.

Aho batez, erabaki da:

1) Igantziko Udaleko arkitektoek egindako txostenean eta planoan agertzen diren kasuetan, obra baimena ematea etetea, ondoren aipatzen diren 1. poligono lurzatietan: 422, 428, 433, 436, 443, 444, 447, 449, 646, 647, 649, 650, 660, 666, 667, 668, 670, 671, 672, 673, 674, 675, 676, 677, 678, 679, 680, 688, 691, 692, 694, 695, 696, 699, 700, 701, 702, 703, 704, 705, 706, 707, 708, 712, 713, 715, 716, 717, 718, 719, 720, 721, 722, 723, 724, 725, 726, 732, 733, 734, 735, 736, 737, 738, 739, 740, 741, 742, 743, 744, 745, 746, 747, 748, 749, 750, 751, 752, 753, 754, 755, 756, 757, 758, 759, 760, 761, 762, 763, 764, 765, 772, 773, 778, 779, 820, 821, 822, 823, 825, 826, 827, 828, 829, 830, 831, 851, 841, 653, 661, 407, 859 eta 714.

Etete horrek ez du eraginik izanen etxebizitzak moldatu eta konpontzeko lizentzietan, urbanizagarria ez den lurretan famili bakarreko etxebizitza berria egiteko obretan, titularren ohiko bizileku egonkorra izanen badira, ez eta ere aziendentzat nabeak, bordak eta etxolak egiteko lizentzietan.

2) Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarkia argitaratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, udal oholean eta Foru Komunitateko egunkarietan.

Lizentziak etenik uzteko espedientea aztergai dago udal idazkaritzan, egokitzat jotzen diren inpugnazioak aurkez daitezen.

Igantzin, 2005eko maiatzaren 10ean._Alkatea, Jesús María Begino Garro Jauna.

Iragarkiaren kodea: L0516337