100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D O N E Z T E B E

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

UA1 unitateko 11 eta 12. lurzatietako xehetasun azterlana, Francisco Javier Ezcurra Echeguia jaunak sustatua. Behin betiko onespena

2005eko apirilaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez eman zitzaion hasierako onespena Francisco Javier Ezcurra Echeguiak sustaturiko xehetasun azterlanari.

Kontuan hartuz argitaratu zela 2005eko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 1ean, 2005eko maiatzaren 5eko Diario de Noticiasen, 2005eko maiatzaren 5eko Diario de Navarran eta Udalaren iragarki oholean, eta 20 egunez egon dela jendaurrean inork erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Zerbitzu tekniko eta juridikoek espedienteari buruzko txostena eman dute.

Ikusirik Hirigintza Batzordeak 2005eko uztailaren 27an egin proposamena.

Ikusirik, azkenik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 48, 62, 76 eta 81. artikuluetan ezarritakoa.

Eztabaidatu ondotik, bilkurara joandako guztien adostasunez (zazpi), eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa izanik, honako hau erabaki da:

Lehena._Behin betikoz onestea UA1 unitateko 11 eta 12. lurzatietako xehetasun azterlana, Francisco Javier Ezcurra Echeguia jaunak sustatua.

Bigarrena._Behin betikoz onesteko erabakia, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea eta espedientearen kopia Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura (Arkitektura Zerbitzua) igortzea, baita jabeei eta xehetasun azterlanaren lurralde esparruan egoteagatik zuzenean interesaturik daudenei ere.

Hirugarrena._Jaun idazkariak espediente osoa eginbidetu dezala.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0516974