100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D O N E Z T E B E

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Behin betiko onestea Joaquín Elizondok, Talleres Elizgoien, S.C.I. enpresaren izenean, sustatutako xehetasun azterlana, A.I.C. unitatean, 2. poligonoko 9. lurzatian.

Osoko bilkurak 2004ko azaroaren 25ean hasiera batez onetsi ondotik Joaquín Elizondok Talleres Elizgoien, S.C.I. enpresaren izenean sustatutako xehetasun azterlana.

Kontuan hartuz argitara eman zela 2005eko urtarrilaren 21eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2004ko abenduaren 18ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean, eta hogei egunez egon dela jendaurrean inork erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Ikusirik xehetasun azterlanaren testu bategina, 2005eko maiatzaren 17an ikus-onetsia, eta haren eranskina, 2005eko ekainaren 29an ikus-onetsia.

Ikusirik Hirigintza Batzordeak 2005eko uztailaren 27an egin proposamena.

Ikusirik, azkenik, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluak.

Eztabaidatu ondotik, bilkurara joandako guztien adostasunez (zazpi), eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa izanik, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea Joaquín Elizondok Talleres Elizgoien, S.C.I. enpresaren izenean sustatutako xehetasun azterlana, A.I.C. unitatean, 2. poligonoko 9. lurzatian, Lino Plaza arkitektoak prestatutako testu bateginari eta eranskinari jarraituz, 2005eko maiatzaren 17an eta ekainaren 29an ikus-onetsiak, hurrenez hurren. Sustatzaileari ohartarazten zaio determinazioak lotesleak direla antolatzen den eremu osorako, eta, beraz, unitatean egiten diren proiektuan eta obren exekuzioan sartu beharko direla.

Bigarrena._Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarkien oholean argitaratzea.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea xehetasun azterlanaren esparruan zuzenean ukitutako jabe eta interesatuei eta espedientearen kopia igortzea, eta, kasua bada, onetsitako agiriaren ale bat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura (Arkitektura zerbitzua), legezko ondorioetarako.

Laugarrena._Idazkariak espediente osoa eginbidetu dezala.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0516973