100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I R U Ñ A

Udalaren 2005eko aurrekontuaren aldaketa, behin betiko onetsia, 2004ko ekitaldiaren gastuei aurre egiteko

Iruñeko Udalbatzak, 2004ko uztailaren 5eko osoko bilkuran, 2005eko aurrekontua aldatzea onetsi zuen, legezko den quorumarekin onetsi ere, 2004ko hainbat gastu estaltze aldera.

«Ikusirik Ekonomiako Alorraren txostena zein Udaleko Alorrek emandakoak, 2004ko ekitaldikoak izaki zegokien aurrekontuaren kontura izapidetu ez ziren obligazioen gainean, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 210. artikulua betez, ondokoa erabaki da:

1._Kreditu berezi bat onestea, 70/31310/622060 kontusailean, zeinak 33.528,64 euro joko baitu.

2._Kreditu osagarriak onestea, atxikitako eranskinean adierazitako kontusailetan, horiek guztiek batera 1.091.589,74 euro eginen dutelarik.

3._Hainbat gastu deuseztatuta, haien bajak onestea, atxikitako eranskinean adierazitako kontusailetan, halako eran non horiek guztiek batera 1.125.118,38 euro joko baitute, erabaki honen 1 eta 2. puntuetan adierazitako kreditu-aldaketak finantzatze aldera. 60/22232/227021 kontusaila deuseztatzeak ekarritako baja, bertan erabilgarri ez den kreditu-kopuruak zenbat jo eta horrenbestean eginen da.»

Indarra duten legeetan aurreikusitakoarekin bat, jendaurreko epea iragan da, inolako erreklamaziorik izan gabe; hortaz, behin betikoz onetsi da aurrekontuaren aldaketa hau.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 11n._Alkate udalburua, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0517584