100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa, prozedura irekiaren bidez, Ezkaba-Kanala, U.I.V sektorea urbanizatzeko obren 3. fasea egiteko

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2005eko uztailaren 29an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 05-uzt-29 (11/GU)

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Kontratazio espedientea onestea, bai eta Ezkaba-Kanala sektoreko urbanizazio obren 3. fasea egiteko separata ere, espedientean bildua baitago.

2. Adjudikaziorako prozedura hastea, eta horretarako aipatu obrak adjudikatzeko prozedura irekirako deia egitea. Obren aurrekontua 2.056.604,53 eurokoa da eta zortzi hilabeteren buruan bukatuak beharko dute egon, espedienteko baldintzen pleguari jarraituz, hori ere onetsi baita.

3. Indarrean den Udalaren Hirigintza Gerentziako gastuetarako aurrekontutik, 1.772.934,94 euroko gastua baimentzea, "U.I.5-Txantrea/Magdalena" 3043222601010 kontusailaren kargura."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0517360