100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

F A L T Z E S

Oihan enkantea

Faltzesko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saldu nahi du honako oihan aprobetxamendu hau:

1. lotea._2.722 makal, 1.355 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 40.595,80 euro.

2. lotea._1.495 makal, 1.353,800 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 57.495,88 euro.

3. lotea._1.200 makal, 616,815 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 14.387,86 euro.

Proposamenak Faltzesko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira iragarki honetako ereduari lotuta, erosi nahi den lotearen hasierako prezioaren % 2 (812 euro 1. loterako; 1.150 euro 2. loterako, eta 288 euro 3. loterako, hurrenez hurren) aurkeztu delako fidantzarekin edo ordainagiriarekin batera, baita enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua ere, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak baino lehen. Proposamenak bilkura aretoan irekiko dira, haiek aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Faltzesen, 2005eko uztailaren 30ean._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................., adinez nagusia; helbidea: ........... (..............), kalea: ................., zenbakia: ...... . Nire izenean edo ondoko honen izenean: I.F.K zenbakia ............... eta helbidea ..........., kalea ........., zenb.: ..... enpresaren sailkapen agiria .......... zenbakikoa izanik, ..... zenbakiko loteagatik (......... makal) honenbeste eskaintzen dut: ............. (letraz eta zenbakiz) .............. euro, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0517324