100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

F A L T Z E S

Oihan enkantea, % 10 merkeago

Faltzesko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saldu nahi du honako oihan aprobetxamendu hau, ehuneko 10 merkeago:

2. lotea._2.126 makal, 1.233,615 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 47.863,02 euro.

Proposamenak Faltzesko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira iragarki honetako ereduari lotuta, lotearen hasierako prezioaren % 2 (alegia, 957 euro) aurkeztu delako fidantzarekin edo ordainagiriarekin batera, baita enpresaren sailkapen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia egiaztatua ere, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak baino lehen. Proposamenak bilkura aretoan irekiko dira, haiek aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Faltzesen, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, adinez nagusia; helbidea: ............ (..............), kalea: ................., zenbakia: ...... . Nire izenean edo ondoko honen izenean: I.F.K zenbakia ............... eta helbidea ..........., kalea ........., zenb.: ..... eta enpresaren sailkapen agiria .......... baititu, 2.126 makalez osatutako 2. lotearengatik honenbeste eskaintzen dut: ........... (letraz eta zenbakiz) ........... euro, eta horri buruzko baldintzen pleguak beteko ditut, ezagutzen baititut.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0517323