100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LARRAUN

E D I K T U A

Larraungo Udalak, 2005eko abuztuaren 3an egin bilkuran, ondotik zehazten diren obren kontrataziorako lehiaketa onestea erabaki zuen.

Kontratuaren xedea: Osasun Kontsultategia moldatzea, Larraun-Lekunberrin.

Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez eta presako tramitazioarekin.

Kontratazioaren aurrekontua: 164.950,18 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 5 hilabete.

Enpresaren sailkapena: C taldea.

Baldintzen plegua eta proiektua: lizitatzaileen eskura egonen dira Copistería Copia-n (Pío XII.aren etorbidea, 13, Iruña, 948-272728 telefonoa).

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Larraungo Udalaren erregistro orokorrean, jendea hartzeko orduetan, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Larraunen, 2005eko abuztuaren 5ean._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.

Iragarkiaren kodea: L0517322