100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

409/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Rosa María Sevigne Amatriain Desjabetzapen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Rosa María Sevigne Amatriain, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Desjabetzapen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2005eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu honen berri interesatuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 1ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0517325