100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LARRAUN

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 1etik 11ra bitarteko usategiak errentan emateko, bi horiek ere barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2005eko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 17an, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Astizko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 24an, toki eta ordu beretan, % 10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko nahiz hobetzeko hainbestekoak eta gainerakoak baldintzen pleguan agertzen dira, Astizko Kontzejuaren Alkatetzan ikusgai baitago, aztertu nahi duen ororen eskura.

Astitzen (Larraun), 2005eko abuztuaren 1ean._Kontzejuko burua, Joxe Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L0516895