100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I T Z A

Laguntza teknikoaren lehiaketa

Honen bitartez lehiaketa irekirako deia egiten da, Udal Plan Orokorraren proiektuaren prestaketa adjudikatzeko. Hona hemen:

I._Kontratuaren xedea: Itza Zendeako Udal Plan Orokorraren proiektua prestatzea.

II._Hasierako prezioa: kontratuaren aurrekontua, hau da, hasierako prezioa 77.000,00 eurokoa da (BEZa barne).

III._Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

IV._Behin betiko bermea: adjudikazioaren ehuneko 4.

V._Proposamenak aurkezteko epea: Udalaren bulegoetan, Eritzebeitin baitaude, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu biak arte.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan.

Eritzebeitin, 2005eko uztailaren 20an._Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0516894