100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MONTEAGUDO

2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Monteagudoko Udalak, 2005eko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Udalaren 2005eko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatua betez. Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesatuek espedientea azter dezaten eta komenigarriak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epean erreklamaziorik ez bada, ulertuko da delako plantilla hori onetsia dagoela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2005eko uztailaren 21ean._Alkate udalburua, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: L0516537