100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

408/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Ramón Díaz de Cerio Pastor, Desjabetzapen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatu baitu. Kargu-uzteak 2005eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Ramón Díaz de Cerio Pastor, Desjabetzapen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2005eko abuztuaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 1ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0517327