100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

CABREDO

2005eko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Cabredoko Udalak, 2005eko uztailaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2005eko plantilla organikoa eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuta, herritar edo interesatuek 15 egun balioduneko epean espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.

Cabredon, 2005eko uztailaren 18an._Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0516431