100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

TAFALLA

E D I K T U A

Udalak 2005eko ekainaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zen:

Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko ekainaren 7an, erabaki zuen Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bitartez euskara teknikariaren lanposturako beste hautapen bat egitea, Hizkuntza Politikako Zuzendaritzaren irizpideei jarraituz.

Ikusirik gizarte graduatuaren ekainaren 13ko txostena, plantilla organikoan aldaketaren beharra azaltzen duena edo 2005eko onespenean, nolanahi den ere zehazteko gaur egun lanpostu horretan dagoenak lehentasuna izanen duela kontratu berria eskaintzerakoan.

Ikusirik Kontu hartzailetzaren ekainaren 13ko txostena, azaltzeko aurrekontuen proiektuan aurreikusia zegoela lanpostu hori urte osorako betetzea, eta ikusirik, orobat, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko ekainaren 21eko irizpena, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Euskara teknikariaren lanpostua 2005eko plantilla organikoan sartzea lan araubideko lanpostu huts gisa, eta aldi berean lan-kontratudun behin-behineko lanpostu bat ere sartzea, lanpostu hori bete arte.

Bigarrena._Aldaketa udal idazkaritzan ikusgai edukitzea, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Izapide bat denez, ezin da kontrako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2005eko ekainaren 30ean._Alkatea, María Mañú Echaide._Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0516302