100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

I Z E N D A P E N A

Berriozarko Udaleko alkateak, 2005eko uztailaren 22an, honako ebazpen hau eman zuen:

"Gazteriaren arloko teknikari izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 10.1 oinarriari jarraikiz (2005eko 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL:a, otsailaren 16koa).

Ikusirik probak zuzendu dituen epaimahaiak puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde egin duela proposamena.

Ebatzi dut:

Kontratatzea Susana Aldaba Yaben andrea, Berriozarko Udaleko Gazteriaren arloko teknikari lanpostua bete dezan, lan araubide finkoan eta lanaldi erdian, (plantilla organikoko 048 lanpostu zenbakia).

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, 2005eko uztailaren 22an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0516514