100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CORTES

Alkatetzaren dekretua

114/2005 Ebazpena, uztailaren 22koa, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, Francisco Javier Royo Sánchez bigarren alkateordea eskuordetzen duena, Alkatetzaren eskumen guztietarako, 2005eko abuztuaren 1etik 5era bitarte.

Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua.

Ikusirik alkatea kanpoan izanen dela aurtengo abuztuaren 1etik 5era bitarte, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDren 47. artikuluan ezarritakoa betetzeko, bertan ezartzen baita alkateordeei dagokiela, beraien izendapen ordenaren arabera, alkatea ordezkatzea eginkizun guztietan, hura herritik kanpo denean.

Kontuan hartuz lehen alkateordea ere egun horietan herritik kanpo egonen dela, beharrezkoa da Francisco Javier Royo Sánchez bigarren alkateordearen esku uztea eginkizunak.

Kontuan hartuz AFEren 47.2 artikuluak, 44. artikuluarekin bat, berariazko eskuordetza egin beharra ezartzen duela,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Francisco Javier Royo Sánchez bigarren alkateordea eskuordetzea Alkatetza honen eskumen guztietarako, 2005eko abuztuaren 1etik 5era bitarte.

Bigarrena._Eskuordetze hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2005eko uztailaren 22an._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0516505