100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI-ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena

2005eko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, dekretu baten berri eman zuen Juan Bautista Mariñelarena Garziandia jaun alkateak, zeinen bidez onesten baita 2005eko uztailaren 20tik abuztuaren 5era bitarte Iraitz Goñi Iraurgui bigarren alkateordeari Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea, hura udalerritik kanpo egon gogo denez.

Eskuordetzako dekretu hau egin da Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduan ezarritakoari eta xedatutakoari jarraikiz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen).

Dekretu hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Etxarri-Aranazko Udaleko iragarki oholean emanen da argitara.

Etxarri-Aranatzen, 2005eko uztailaren 15ean._Alkatea, Juan Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0516349