100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ITURMENDI

Alkatetzaren eskuordetza

Udalerritik kanpo izanen naizenez aurtengo ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean, udako oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean _kanpoan izateagatik, adibidez_ alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek hartu, baldin eta alkateak ez badizkio espresuki eskuordetzan ematen dekretu bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzaren nondik norakoa, eta ekainaren 27tik aitzina izanen du eragina eskuordetzak; hori, edonola ere, ez da eragozpen izanen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar izateko.

Ebatzi dut: María Victoria Aseguinolaza Aramendia alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2005eko ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte beteko ditu.

Iturmendin, 2005eko ekainaren 24an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0516237