100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

G I R G I L L A O

Hautetsien ordainsariak

Girgillaoko Barrutiko Udalak, 2005eko ekainaren 9ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

4. Onestea, bidezko bada, hautetsiendako ordainsarien KPIren igoerak, 2005. urterako eta hurrengoetarako.

Euren kideei karguan aritzeagatik ordainsariak edo laguntzak ematen dizkieten Nafarroako Udalentzat konpentsazio ekonomikoaren sistema ezartzen duen apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean xedatutakoaren ondorioetarako, honako hau erabaki da aho batez:

a) KPIren igoera onestea 2005. urterako eta hurrengoetarako.

b) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

d) Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko Departamentuari igortzea erabaki hau.

Etxarren-Girgillaon, 2005eko uztailaren 4an._Alkatea, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: L0516209