100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

L I Z A R R A

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako andre alkate udalburuak ondotik osorik agertzen den ebazpena eman zuen, 2005eko uztailaren 22an.

Kontuan harturik aurtengo uztailaren 26an Lizarrako udal mugapetik kanpora izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren araberako lehentasunez, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Ikusirik, orobat, Alkatetzaren maiatzaren 30eko 165/2005 zenbakiko ebazpena (79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urztailaren 4an), haren bidez Francisco Javier Cabezón Iliberri jauna izendatu baitzen Tokiko Gobernu Batzordeko kide eta herri honetako lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluko lehen lerroaldeak xedatzen duela bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu alkateordeak edota dagokion hark, eskurantza espresurik ez bada, betiere 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakian biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak, azkeneko hori aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47.2 artikuluari lotua dagoelako, xedatzen dutenari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Cabezón Iliberri jauna eskuordetzea, esleiturik ditudan eginkizun guztietan nire ordezko izan dadin, 2005eko uztailaren 26an udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena._Delako ordezkapen horrek iraupen mugatua izanen du, eta bukatuko da hil beraren 27an itzultzen naizenean.

Hirugarrena._Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Lizarrako Udaleko iragaki oholean ediktuak ikusgai edukitzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laugarrena._Honako ebazpen hau interesatuari igortzea, eta ohartarazten zaio azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen dituela nik emandako eskuordetza erabiltzeari uko egin, hori guztia lege bereko 43. artikuluan aurreikusitakoaren menean.

Borzgarrena._Aipatu Errege Dekretuko 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau osoko bilkurari jakinaraztea, egiten duen hurrengo bileran.

Aditzera ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 47. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten zaio ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2005eko uztailaren 22an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0516620