100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123/2005 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Sergio Sara Goyén jauna, Informazioa Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, eta zerbitzuak eskertzen dizkiona. Kargu-uzteak uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak 3. xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Sergio Sara Goyén jauna, Informazioa Kudeatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileriaren Atalari, Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko uztailaren 5ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0516361