100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O L T Z A

Udal Planeko aldaketa puntuala, Arazuriko 354 eta 355. lurzatiei dagokienez

Oltza Zendeako Udalak, 2005eko ekainaren 30ean egin bilkuran, bertzeak bertze, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Zendeako Udal Planeko aldaketa egituratzailearen espedientea, Arazuriko 354 eta 355. lurzatiei dagokienez, Arazuriko Kontzejuak sustatua, Tellechea eta Fernandez Militino arkitektoek prestatua eta E.H.A.E.O.k 2004ko martxoaren 11n ikus-onetsia; baita eranskina onestea ere, arkitekto berek prestatua eta E.H.A.E.O.k 2005eko maiatzaren 13an ikus-onetsia.

Bigarrena._Espedientea, behar bezala eginbideturik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, behin betikoz onesteko erreguarekin batean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2005eko uztailaren 12an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0516400