100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

731/2005 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 20. artikuluari jarraituz, herri administrazio honetako fitxategi batzuk kendu, sortu eta aldatzen dituena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da orotariko xedapen bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Unibertsitate honen jarduerak ugaldu direnez eta izaniko esperientziagatik, beharrezkoa da beste fitxategi batzuk sortzea eta hasieran sortu zirenak beste modu batean antolatzea, kasu batzuetan beste fitxategi batean bilduz. Hori dela eta, aurreko fitxategi batzuk desagertuko dira.

Lege hori betetzeko asmoz, maiatzaren 12ko 110/2003 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._Ebazpen honetako I. eranskinean aipatzen diren fitxategiak sortzea.

Bigarrena._Ebazpen honetako II. eranskinean aipatzen diren fitxategien aldaketa onestea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak sortu zituen fitxategi horiek, urtarrilaren 25eko 39/1995 Ebazpenaren bidez (1995eko 30. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 4koa).

Hirugarrena._Ebazpen honetako III. eranskinean aipatzen diren fitxategiak kentzea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak sortu zituen fitxategi horiek, urtarrilaren 25eko 39/1995 Ebazpenaren bidez (1995eko 30. Estatuko Aldizkari Ofiziala, otsailaren 4koa).

Laugarrena._Nafarroako Unibertsitate Publikoak teknika eta antolaketa arloetan behar diren neurriak hartuko ditu eranskinetan aipatzen diren fitxategietako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko.

Bosgarrena._Eranskinetan aipatzen diren fitxategien arduradunek behar diren neurriak hartuko dituzte fitxategiak sortzeko helburuetarako bakarrik erabiliko direla bermatzeko.

Seigarrena._Eranskinetan aipatzen diren fitxategi automatizatuek ukituak direnek eskubidea dute datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eta tratamenduari aurka egiteko, organo eskudunaren aurrean eta arauek ezarririko moduan, indarra duten legeriak aurreikusiriko kasuetan.

Zazpigarrena._Fitxategi automatizatuen arduradunen datuen komunikazioak aurreikusirik dauden kasuetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ohartaraziko die datu pertsonalen hartzaileei haiek eskuratzeko helburuetarako bakarrik erabiltzea nahitaezkoa dela.

Zortzigarrena._Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko ekainaren 29an._Errektorea, Pedro Burillo López.

I. ERANSKINA

Zientzia Ikerketa eta Ekoizpenaren Informaziorako Sistema

Aurreikusitako xede eta erabilerak: ikerketarako kontratu eta proiektuen kudeaketa eta izapidaketa administratiboa. Unibertsitateak edo beste erakunde batzuek deituriko mota guztietako ikerketarako proiektu, beka eta laguntzen deialdien kudeaketa eta izapidaketa administratiboa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle, ikertzaile eta doktoregaien ikerketen curriculumen kudeaketa eta jarduera horien indizeen prestakuntza.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta doktoreak; proiektuen eskatzaileak edo proiektuetan parte hartzen dutenak, beken eta ikerketarako laguntzen eskatzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: inprimakiak, eskabideak, agiriak eta transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak, pertsonen ezaugarriak, ikasketa eta lanbideetako datuak, enpleguaren xehetasunak, pertsona juridikoen eta diru-eskualdaketen xehetasun ekonomiko eta finantzarioak.

Datuen lagapen aurreikusiak: kasuan kasuko ikerketarako proiektu, beka eta dirulaguntzetarako dei egin duten erakundeak.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako errektoreordea.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetzan.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Erregistro orokorreko fitxategia

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Nafarroako Unibertsitate Publikoan agirien sartu-ateratzeen erregistroa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: Nafarroako Unibertsitate Publikora jotzen duten pertsona fisiko eta juridikoak edo hortik jakinarazpenak hartzen dituztenak.

Datuak biltzeko prozedura: inprimakiak, eskabideak, agiriak eta transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak, datu ekonomiko-finantzarioak eta diru-eskualdaketei buruzkoak.

Aurreikusiriko lagapenak: bat ere ez.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren idazkari nagusia.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Nagusian.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Kudeaketa Akademikoaren Informaziorako Sistema

Aurreikusitako xede eta erabilerak: unibertsitatean ikasten proben hasteko kudeaketa administratiboa eta akademikoa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan onartzeko prozesuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleei buruzko prozesu administratibo eta akademikoen kudeaketa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen ikasketarako beka eta laguntzen kudeaketa administratiboa. Gizarte Ekintza. Unibertsitateari buruzko informazio akademiko eta instituzionalaren hedapena. Hautesleen errolda.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: unibertsitatean sartzeko probak egiten dituzten ikasleak. Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen diren ikasketak egitea eskatzen duten ikasleak eta ikasketa horiek egiazki egiten dituztenak.

Datuak biltzeko prozedura: adierazpenak, inprimakiak eta datuen transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak, ikasketa eta lanbideetakoak, ekonomiko eta finantzarioak eta gizarteari, osasunari eta irudiari buruzkoak.

Datuen lagapen aurreikusiak: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentua, Estatistikaren Institutu Nazionala, beste unibertsitate batzuk, banku eta aurrezki-kutxa laguntzaileak.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: ikasleak izena eman duen unibertsitate-zentroko dekano edo zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: unibertsitate-zentro bakoitzean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailetzan.

Segurtasun neurriak: goiko maila.

Giza Langileeen Informaziorako Sistema

Aurreikusitako xede eta erabilerak: Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontrataturiko irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langileen kudeaketa, administrazioari, lansariei eta diru kontuei dagokienez. Nafarroako Unibertsitate Publikoak deituriko lehiaketa eta oposizioetako hauta-proben kudeaketa. Bekak pagatzeko ardura. Gizarte Ekintza. Instituzioei buruzko informazioaren hedapena. Hautesleen errolda.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak, ikertzaileak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak eta bekadunak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak deituriko lehiaketa eta oposizioetan parte hartzen duten izangaiak.

Datuak biltzeko prozedura: inkestak, inprimakiak eta datuen transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak, ezaugarriei eta filiazioari buruzkoak, ikasketa eta lanbideetakoak, lansariei eta enpleguaren xehetasunei buruzkoak, ekonomikoak eta finantzarioak, gizarte egoerari, sindikatuei, osasunari, arau-hauste administratiboei eta irudiari buruzkoak.

Datuen lagapen aurreikusiak: Gizarte Segurantza, funtzionarioen bahituretxeak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa, banku eta aurrezki-kutxa laguntzaileak, aseguru etxe laguntzaileak, Zerga Administrazioa, Estatistikaren Institutu Nazionala, Lanaren eta Gizarte Aferen Ministerioa eta Herri Administrazioen Ministerioa.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: unibertsitateko kudeatzailea.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailetzan, kasuan kasuko arlo guztietan.

Segurtasun neurriak: goiko maila.

Unibertsitatearen Hedapenaren Informaziorako Sistema

Aurreikusitako xede eta erabilerak: unibertsitateak unibertsitateko erkidegoari eta erakundetik kanpoko erabiltzaileei egiten dizkien unibertsitatearen hedapenerako jardueren kudeaketa administratiboa, hala nola: jardunaldi, mintegi, kongresu, kirol, kultur jarduera, Unibertsitatearen lagunen egitarau eta ostatuena.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: zerbitzu horiek eskuratzen dituzten edo antolaturiko jardueretan parte hartzen duten unibertsitateko erkidegoko kideak edo kanpoko erabiltzaileak.

Datuak biltzeko prozedura: adierazpenak, inprimakiak, eskabideak eta datuen transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak, datu ekonomiko-finantzarioak eta diru-eskualdaketei buruzkoak.

Datuen lagapen aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen eta Unibertsitatearen Hedapenaren Errektoreordetza.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen eta Unibertsitatearen Hedapenaren Errektoreordetzan.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

II. ERANSKINA

Kudeaketa Ekonomikoaren Informazio Zerbitzua

Aurreikusitako xede eta erabilerak: unibertsitatearen kudeaketa ekonomikoa eta unibertsitateak egin lan edo zerbitzuen fakturen ordainketa. Unibertsitateko kideei pagatzea (ikasleei, irakasleei, ikertzaileei eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei). Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratazio administratiboko espedienteen kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: unibertsitateari zerbitzuak, produktuak edo ondasunak ematen dizkieten pertsona fisiko eta juridikoak eta unibertsitateko erkidegoko kideak.

Datuak biltzeko prozedura: adierazpenak, inprimakiak, izapidatuak izateko aurkezten diren fakturak eta datuen transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak, ekonomikoak eta finantzarioak, pertsona juridikoei buruzkoak, merkataritzari eta diru-eskualdaketei buruzkoak.

Datuen lagapen aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailetzan, kasuan kasuko arlo guztietan.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

Liburutegiaren Informaziorako Sistema

Aurreikusitako xede eta erabilerak: unibertsitateko liburutegiko erabiltzaileen eta bertako mailegu zerbitzuen kudeaketa.

Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek eman behar dituztenak: unibertsitateko erkidegoko kideak edo horiekin parekatuak.

Datuak biltzeko prozedura: eskaerak, inprimakiak eta datuen transmisio elektronikoa.

Fitxategiaren oinarrizko egitura eta biltzen diren datuen azalpena: pertsonak identifikatzeko datuak.

Datuen lagapen aurreikusiak: bat ere ez.

Fitxategiaz arduratzen diren organo administratiboak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea.

Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea zein zerbitzu edo unitatetan erabili: Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailetzan, kasuan kasuko arlo guztietan.

Segurtasun neurriak: oinarrizko maila.

III. ERANSKINA

Fitxategia: daudenen kontrola

Kentzeko zergatikoa: jardunik eza.

Informazioaren helmuga edo suntsitzeko aurreikuspenak: fitxategiko datu guztiak suntsitu dira eta egiaztau da ezin direla berreskuratu.

Fitxategia: giza baliabideen kudeaketa.

Kentzeko zergatikoa: fitxategien berrantolamendua.

Informazioaren helmuga: datuak Giza Baliabideeen Informaziorako Sistemara eraman dira.

Fitxategia: lansarien kudeaketa.

Kentzeko zergatikoa: fitxategien berrantolamendua.

Informazioaren helmuga: datuak Giza Baliabideeen Informaziorako Sistemara eraman dira.

Fitxategia: Sigma

Kentzeko zergatikoa: fitxategien berrantolamendua.

Informazioaren helmuga: datuak Kudeaketa Akademikoaren Informaziorako Sistemara eraman dira.

Fitxategia: COU/PAU

Kentzeko zergatikoa: fitxategien berrantolamendua.

Informazioaren helmuga: datuak Kudeaketa Akademikoaren Informaziorako Sistemara eraman dira.

Fitxategia: bekak

Kentzeko zergatikoa: fitxategien berrantolamendua.

Informazioaren helmuga: datuak Kudeaketa Akademikoaren Informaziorako Sistemara eraman dira.

Fitxategia: Hirugarren zikloa

Kentzeko zergatikoa: fitxategien berrantolamendua.

Informazioaren helmuga: datuak Kudeaketa Akademikoaren Informaziorako Sistemara eraman dira.

Iragarkiaren kodea: F0517343