100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

962/2005 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimena ematen zaio Larragako (Nafarroa) "Miguel Angel Colomo Luquin" mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaileari (NA35) titulartasuna aldatzeko eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan (310000277 zk.) "Viveros Colomo S.C.I." sozietate izen berriarekin sartzeko.

Ikusirik Larragako (Nafarroa) "Miguel Angel Colomo Luquin" mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaileak (NA35 erregistro zenbakia duena eta Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan 310000277 zk. duena) titulartasuna aldatzeko eskabidea egin duela "Viveros Colomo S.C.I." sozietate izen berriaren alde.

Orain arteko titularrak, titular berriak eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko teknikariak sinatutako titulartasun aldaketaren egiaztapen aktaren arabera.

Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Mintegiko Mahatsondo Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 2008/2003 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat,

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera,

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Larragako (Nafarroa) "Miguel Angel Colomo Luquin"ek eskatutako titulartasunaren eskualdaketa "Viveros Colomo S.C.I." sozietatearen alde egiteko ( E-31626294 izanen du identifikazio fiskaleko zenbakia). Entitate berriak mahasti saileko mintegiko landareen ekoizle-ugaltzaile gisa erregistro zk. NA-35 izanen du eta 310000174 zk. Nafarroako Mahatsondo Mintegien Erregistroan.

2. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentrora eta Landare Ekoizpenaren Bulegora igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko uztailaren 1ean._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0516484