100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

811/2005 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Sailerako kanal angeluarrean ijezketa eta tenkaketa saiakuntza konbinatuak egiteko ekipo baten erosketa Microtest, S.A. enpresari adjudikatzen diona. Espedientea: PN0003/05.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, uztailaren 22ko 811/2005 Ebazpenaren bidez, kontratu hau adjudikatu duela:

_Helburua: kanal angeluarrean ijezketa eta tenkaketa saiakuntza konbinatuak egiteko ekipo bat erostea.

_Adjudikatzeko prozedura: publizitatea duen prozedura negoziatua.

_Adjudikazioaren prezioa: 35.380,00 euro.

_Adjudikazio-hartzailea: Microtest, S.A.

_Iruñean, 2005eko uztailaren 22an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0516952