100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1261/2005 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko endoskopia digestiboko unitateko obraren proiektua eta proiektualdiko segurtasun eta osasun azterlana egiteko kontratua esleitzen duena (OB6/2005 lehiaketa).

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da uztailaren 18ko 1261/2005 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko endoskopia digestiboko unitateko obraren proiektua eta proiektualdiko segurtasun eta osasun azterlana egiteko kontratua esleitzea (OB6/2005 lehiaketa).

_Zenbatekoa guztira: 45.500 euro, BEZa barne.

_Esleipen-hartzailea: Alonso, Hernández & Asociados Arquitectos, S.L.

_IFZ: B31528573.

Iruñean, 2005eko uztailaren 18an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0516463