100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

193/2005 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana. Publizitaterik eta lehiarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez ISIS sistemaren gainean aholkularitza eta laguntza teknikoa eman eta teknologia egokitzeko zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako beste hamabost osasun-etxetarako kontratatzeko espedientea onesten du, eta kontratua "Cymap, Concepto y Metodología en Atención Primaria, S.L.S.L" enpresari esleitzen dio.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak, ekainaren 20ko 193/2005 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:

_Kontratuaren xedea: ISIS sistemaren gainean aholkularitza eta laguntza teknikoa eman eta teknologia egokitzeko zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako beste hamabost osasun-etxetarako kontratatzea (2005/74 espedientea).

_Esleitzeko modua: publizitaterik eta lehiarik gabeko prozedura negoziatua.

_Esleipenaren prezioa: 80.000,00 euro (BEZa barne).

_Esleipen-hartzailea: CYMAP, Concepto y Metodología en Atención Primaria, S.L.

Iruñean, 2005eko uztailaren 18an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0516464