100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1800/2005 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 107 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiari beste 11 lanpostu gehitu, lanpostu baten ezaugarriak osatu eta eskabideak aurkezteko epea berriz irekitzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 9ko 1111/2005 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 107 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Lanpostu horietako bat lan araubide finkoan aldizka aritzeko da. Deialdia 2005eko maiatzaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 64. zenbakian.

Gero, maiatzaren 30eko 78/2005 Foru Dekretuaren bidez (2005eko ekainaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 71. zk.), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta 2005eko lan eskaintza publikoa aldatu ziren, izan ere, lan eskaintza publikoan administrari laguntzaile izateko 10 lanpostu gehiago sartu ziren.

Beste alde batetik, foru dekretu horretan adierazi zen 7456. zenbakia duen administrari laguntzaileen lanpostuak euskaraz jakin beharra duela, 3. hizkuntz eskakizuna hain zuzen, Nafarroako Administrazio Publikoaren Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari atxikita baitago. Lanpostu huts hori 2005eko lan eskaintza publikoan dago eta, deialdi honetan eskaini ahal izateko, beharrezkoa da ezaugarri hori duela jakinaraztea.

Azkenik, deialdian hasieratik zegoen 36113 zenbakiko lanpostuaren ezaugarriak ere osatu behar dira.

Hori guztia kontuan harturik, bidezkoa da aldaketa horiek sartzea eta eskabideak aurkezteko epea berriz irekitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 107 lanpostu huts, horietako bat lan araubide finkoan aldizka aritzekoa, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko maiatzaren 9ko 1111/2005 Ebazpenaren bitartez onetsitako deialdian (2005eko maiatzaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 64. zk.) ondoren adierazten diren lanpostu hutsak ere eskaintzea:

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Tafallako "Marqués de la Real Defensa" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37452 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Iruñeko "Cardenal Ilundain" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37453 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Irurtzungo "Atakondoa" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37454 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Garesko ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37455 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Lodosako "Angel Martínez Baigorri" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37456 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Mendabiako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia eta herriko ikastetxe publikoarekin partekatua; plantilla organikoan 37457 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Vianako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak "Ricardo Campano" ikastetxe publikoarekin partekatua; plantilla organikoan 37458 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Azkoiengo Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikia; plantilla organikoan 37459 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Iruñeko "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37460 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat lan araubidekoa eta lanaldi partzialean aritzekoa (lanaldi erdia), Tuterako "Elvira España" ikastetxe publikoari atxikia; plantilla organikoan 37461 zenbakia du.

_Lanpostu huts bat Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan, Iruñean aritzekoa. Plantilla organikoan 7456 zenbakia du. Horretarako beharrezkoa da euskaraz jakitea, 3. hizkuntz eskakizuna.

2. Deialdian hasieratik zegoen lanpostu huts baten ezaugarriak osatzea, 36113 zenbakiko lanpostuarenak hain zuzen:

_Lanpostu huts bat Larraintzarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan eta Larraintzarko "Obispo Irurita" eta Jauntsarasko "Oihanzabal" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, partekatua. Beharrezkoa da euskaraz jakitea, 3. hizkuntz eskakizuna.

3. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hamabost egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aurretik adierazitako moldaketak eta zehaztapenak sartu ondoren, lehenago aurkeztu ez zirenak aurkeztu ahal daitezen, nahi badute. Horretarako, deialdian parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak 2005eko ekainaren 14an bete beharko dituzte, egun horretantxe bukatu baitzen eskabideak aurkezteko lehenengo epea.

4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 21ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0516535