100. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

12/2005 FORU DEKRETUA, abuztuaren 18koa, Nafarroako Gobernuko lehendakariak emana, Afganistanen gertaturiko hegazkin istripu batean Espainiako hamazazpi militar hiltzeagatik Nafarroako Foru Komunitatean dolu ofiziala adierazten duena.

Afganistanen bake-lanetan ari zirela hegazkin istripu batean Espainiako hamazazpi militar hiltzeagatik bidezko da Nafarroako Foru Komunitatean dolu ofiziala adieraztea.

Nafarroako sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuko lehendakariak dolu-egun ofiziala dekretatu duenean baizik ez da paratuko Nafarroako bandera haga erdian edo armarrian dolu-xingola duela, eta betiere hark agindutako epean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuko lehendakaria kanpoan dagoela, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 26. artikuluan xedaturikoari jarraituz, adierazirikoarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Dolu ofiziala adieraztea 2005eko abuztuaren 19ko 00:00etatik abuztuaren 20ko 24:00ak arte, eta denbora horretan Nafarroako bandera haga erdian egonen da eraikin publiko guztietan.

2. artikulua. Nafarroako Gobernuko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 18an._Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0517791