99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko auto-taxi zerbitzu publikoaren bi plaza behin betiko esleiturik, epaimahaiak proposaturik

Berriobeitiko Udalak, 2004ko uztailaren 5ean egin bilkura arruntean, legezko gehiengoa bildurik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1._Berriobeitiko udalerriko auto-taxi zerbitzu publikoaren bi lizentzia ematea, hori guztia dagokion epaimahaiak proposaturik eta baldintzen zortzigarren oinarriari jarraikiz. Hona hemen hartzaileak:

1. lizentzia Fermín Martínez De Morentin Iribarren jaunarentzat.

2. lizentzia Pablo Bueno Urricelqui jaunarentzat.

2._Lizentzien esleipen hartzaileek ibilgailu-taxien udal lizentzia esleitzeko baldintzen bigarren oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte udal bulegoetan, hilabeteko epean aurkeztu ere, jakinarazpena jasotzen dutenetik, salbu eta lehiaketa hasi baino lehen aurkeztuak bazituzten.

3._Erabakiak Berriobeitiko Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioetarako."

Berriobeitin, 2004ko uztailaren 19an._Alkatea, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0411580