II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
M A R T Z I L L A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2004ko ekainaren 30a. Eskatzailea: Promotora de la Ribera Navarra, S.L. Jarduera: garajea eraikinean (hamabi etxebizitza, trastelekuak, garajeak eta lokalak). Tokia: Martzillako Arau Subsidiarioetako 14-A exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren ondorioz sortutako 6. lurzatia (3. poligonoa, 877. lurzatia).
Martzillan, 2004ko uztailaren 16an._Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L0411485