99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan, batez ere 304/2001 Foru Dekretuari dagokionez, zeinen bidez aldatu baitziren aipatu otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren hainbat artikulu, xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Jaime Mora Roig jauna, Villafrancako bizilaguna (Nafarroa); helbidea: Navarra, 48.

Jarduera: berea duen El Corzo izeneko hostalaren instalazioak handitzea, ondoko lokalak ukituz: 66,78 m/2-ko beheko oineko sukaldea nahiz bulegoa; 169,29 m/2-ko lehenbiziko solairuko jantoki pribatua, azalera eraikiak ukituriko eremuak 31 lagunendako tokia baitu. Proiektuan zehaztuko dira berritze eta handitze lanen neurriak nahiz baldintzak.

Tokia: Villafrancan (Navarra) , egungo "El Corzo" hostaleko instalazioetan, Iruñeko errepidea, zenbakirik gabe.

Villafrancan, 2004ko uztailaren 8an._Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

Iragarkiaren kodea: L0411396