99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

191/2004 FORU AGINDUA, abuztuaren 9koa, Hezkuntza kontseilariak emana, 2004/2005 ikasturterako Baztan barrutiko eskola garraioko 03/02 espedientea presako lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena.

Hezkuntza Departamentuak lehiaketa publikorako deia egin du 2004/2005 ikasturterako Baztan barrutiko eskola garraioko 03/02 espedientearen zerbitzua kontratatzeko.

_Mota: presako lehiaketa publikoa.

_Kontratuen xedea: 2004/2005 ikasturterako Baztan barrutiko eskola garraioko 03/02 espedientearen zerbitzua egitea.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen pleguetan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak konpultsatutako kopiak izanen dira.

_Proposamenak aurkezteko modua: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2an, 31002 posta kodean), Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g., 31001 posta kodean) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz.

_Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: jendaurreko ekitaldian, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g., 31001 posta kodean), lizitazioaren irgarkia prentsan argitaratzean adierazten den egunean.

_Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua: lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan, Santo Domingo kalean, z.g., Iruñean, 31001 posta kodean.

Iruñean, 2004ko abuztuaren 9an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0412505