99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A L T S A S U

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Altsasuko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Gobernu Batzordeak 2004ko martxoaren 15ean hartutako erabakiaren bitartez, Altsasuko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren. Deialdi hori 2004ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 26an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta deialdiko 4.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezko da eranskineko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Altsasun, 2004ko uztailaren 19an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

E R A N S K I N A

Onartuak:

FELIX GOIKOETXEA LOPEZ

Baztertuak:

MIKEL GOTZON SARASOLA LABAIEN, deialdiko 2.1.a) oinarrian eskatzen den baldintza ez frogatzeagatik.

Iragarkiaren kodea: L0411556