99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1239/2004 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak apirilaren 2an emandako 364/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Artazuko Udal Plana, bertako Udalak sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, apirilaren 2ko 364/2004 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen Testu Bategin bat aurkeztea.

Eskatutako Testu Bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Artazuko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak apirilaren 2an eman zuen 364/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Foru aginduaren testua ebazpen honen eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Artazuko Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko uztailaren 16an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

E R A N S K I N A

"364/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Artazuko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Artazuko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Artazuko Udal Plana, bertako Udalak sustatua; onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen hauek jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea, hiru hilabeteko epean:

A. Hirugarren xedapen iragankorrari jarraikiz, hirigintza antolamenduko determinazio egituratzaileak eta xehekatuak bereizi behar ditu Udal Planak (35/02 FLaren 49. artikulua).

B. Determinazio egituratzaileei dagokienez, Udal Planaren dokumentazioan azaldu direnez gain, hauek ere sartu behar dira:

_hiri lurzoruaren kategoriak: finkatua edo finkatu gabea.

_lurzoru urbanizaezina, babestu beharrekoa edo gorde beharrekoa.

_parke eta berdegune publikoetarako eremu librearen sistema orokorreko definizio grafikoa, proportzioa 5 m² biztanleko baino txikiagoa ez dela. Bide sarearen grafismoa eta eremu libreena bereiztea.

C. Determinazio xehekatuei dagokienez, komeni den moduan (grafikoan eta/edo idatzian) argi bereizita egon behar dute, eta Udal Planaren dokumentazioan azaldu direnez gain, hauek ere sartu behar dira:

Hiri lurzorua:

_Bide-elementuen sestrak.

_Aparkaleku publiko eta pribatuen aurreikuspena.

_Sistema orokorretarako lurrak lortzeko aurreikusi diren epeak.

Lurzoru urbanizagarria, zuzenean araututa gera dadin:

_Erabilera anitzetako ekipamendurako lur lagapenak justifikatzea.

_Eremu publikoan egin nahi diren aparkalekuen aurreikuspena betetzearen justifikazioa (589/99 Foru Dekretua).

_Bide-elementuen sestrak.

_Lurzati eraikigarrien taxua eta neurriak.

_Udal Planak sektore horretarako ezarri zehaztapenak garatzeko etapen plana.

D. Hasiera batez onetsitako dokumentuari Udalak egindako aldaketak sartzea.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Artazuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko apirilaren 2an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0411705