II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
A Z K O I E N
Hasierako onespena Eraikuntzari buruzko ordenantzako aldaketa xehekatuari, E-1 sektorean
Azkoiengo Udalak, 2004ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikuntzari buruzko ordenantzako aldaketa, arau subsidiarioetako E-1 sektorean. Aldaketa horren bidez lurzatien barreneko itxiturak aldatuko dira.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluari dagokionez, 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Azkoienen, 2004ko uztailaren 15ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.
Iragarkiaren kodea: L0411495