99. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Fontellasko Udaleko herrilarreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsita

Fontellasko Udalak, 2004ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fontellasko Udaleko herrilarreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Osoko bilkuran hartutako erabaki horren ondorioz, ordenantzaren testua jendaurrean egonen da, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, hogeita hamar eguneko epean, espedientea aztertu, interesatuen eskura baitago Udalaren idazkaritzan, eta, nahi izanez gero, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325.c) artikuluan _maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako testuaren arabera_ xedatuarekin bat, erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoz onetsitzat joko da.

Fontellasen, 2004ko uztailaren 16an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0411486